JARDUERAK

 

     Zubizala kanpinak naturan bertan atseden hartzeko aukera paregabea ematen dizu, eta askotariko jarduerak eskaintzen dizkizu:

 

  • Gorbeiako eta Urkiolako natur parkeak. Askotariko jarduerak egin ditzakezu inguru zoragarri horietan: mendi-txangoak, mendira igotzea, eskalada, zaldi zein bizikleta gaineko ibilaldiak, bertako flora eta fauna behatzea, espeleologia, golfa...

 

  • Uribarriko urtegian ere jarduera-aukera zabala duzu: igeriketa, bela, piraguismoa, arrantza, askotariko hegazti urtarrak behatzea...

 

  • Zeanuri, Otxandio, Zuia, Dima, Legutio, Ubidea, Artea eta beste zenbait herritan eskaintza kultural eta gastronomiko erakargarriak dituzu: museo tradizionalak, abeltzaintzako zein nekazaritzako ustiategiak, baserriak, landa-arkitekturako eraikuntza ederrak, euskal sukaldaritza dastatzeko jatetxeak. Gainera, urtean zehar antolatzen diren ekitaldien berri emango dizugu: herri-jaiak, ganadu-feriak, nekazaritza-azokak, erromeriak...

     Horrez gain, beste leku interesgarri batzuei buruzko informazioa ere emango dizugu:

  • Bilbao (40 km-ra): Guggenheim Museoa, Zubi Esekia, Arte Ederretako Museoa...

  • Urdaibaiko Biosfera Erreserba (40 km-ra). Europako hegazti migratzaileen erreserba nagusietako bat da. Inguru horretan daude Euskadin tradizio handia duten herri batzuk (Gernika eta Bermeo, esaterako) eta Bizkaiko Itsasoko hondartzarik onenetako batzuk.

  • Gasteiz (25 km-ra): izotz gainean irristatzeko pista, Nazioarteko Jazzaldia, artea, dendak...

  • Valderejoko natur parkea.

  • Urbasa mendilerroa.

  • Aralar mendilerroa.

  • Garaioko Parkea.