| IRISTEKO BIDEAK |
|
|
bilbotik:
N-240 errepidea hartu behar duzu, Gasteizerantz. Bi aukera dituzu horretarako:
La
Salveko zubia hartu (Guggenheim museoaren alboan) eta errepide horretatik
Galdakaoraino joan. Galdakao igarotakoan, 3 km-ra gutxi gorabehera, N-240
errepidea hartu, Gasteizerantz.
A8
autobidea hartu (Donostiarantz) eta lehen irteeratik irten (19. irteera -
Galdakao). Autobidetik irtendakoan, N-240 errepidea hartu, Gasteizerantz.
Zeanuri igaro eta Barazar mendatera igo ondoren, 2,5 km-ra gutxi gorabehera,
Otxandioko bidea hartu. 300 m-ra ZUBIZABALA KANPINA ikusiko duzu.
gasteiztik:
N-240 errepidea hartu, Bilborantz. Legution, urtegiaren gaineko zubia zeharkatu
eta Bilborantz jarraitu, Barazar mendatetik. Mendatetik 2,5 km-ra ZUBIZALA
KANPINA ikusiko duzu (N-240 errepidetik 300 m-ra, Otxandioko bidean).
Durangotik:
6211 eskualde-errepidea hartu, Gasteizerantz. Urkiolako mendatera igo eta
Otxandioraino joan. Han, Bi-3542 auzo-errepidea hartu, Barazar mendaterantz.
N-240 errepidera heldu baino apurtxo bat lehenago, 300 m-ra, ZUBIZABALA KANPINA
aurkituko duzu.