| NATURAN BERTAN |
|
|
Zubizabala kanpinak bertatik bertara ditu
Euskadiko natur parke nagusietako bi: Urkiola eta Gorbeia.
Kanpina oso paisaia ederrak dituen landa-ingurune batean dago eta askotariko jarduerak egin ahal dira inguruko mendi, baso, urtegi eta haitzuloetan. Hori dela eta, Zubizabala kanpina leku paregabea da Natura maite dutenentzat.
URKIOLAKO
NATUR PARKEA:
Urkiolakoa da Euskadin natur parke izendatu zuten lehena. Hango paisaia alpino ikusgarria dela eta, “Bizkaiko Alpeak” esaten diote. Urkiolan, besteak beste, hau aurkituko duzu:
![]() |
|
|
![]() |
![]() |
|
|
![]() |
GORBEIAKO
NATUR PARKEA:
Gorbeiagane
Araba eta Bizkaiko mendirik garaiena da, eta tontorretik Euskadiko natur
parkerik handieneko paisaia liluragarria ikusten da. Gorbeiaganeko gurutze
ospetsua inguru horretako mendizaleen ikurra da. Gorbeiako
natur parkean hau aurkituko duzu:
![]() |
|
|
![]() |
![]() |
|
|
![]() |
URIBARRIKO
URTEGIA:
Hegazti urtar ugari eta
askotarikoek igarotzen dute negua Uribarriko urtegian. Hori dela eta,
barrualdeko inguru hori kontinenteko garrantzitsuenetako bat da.
Zubizabala kanpinaren inguruetan zuhaizti paregabea osatzen duten askotariko landare-espezie helduak ikus daitezke. Besteak beste, eta bereziki harrotzen gaituen adibide bat jartzearren, kanpinaren eremuan Euskadiko beste ezein lekutan ezin aurki daitezkeen zenbait haritz-espezie exotiko ditugu, hala nola Quercus palustris eta Quercus serrata, eta, horiez gain, izeidi helduak, ia ehun urteko ezkiak eta Lawsson nekostak eta abar.